Bizikidetza

"Gure egiak ez dio inori bizkarrik emango"

1975eko irailaren 27an hil zuten Otaegi, fusilatuta, Jon Paredes Manot Txiki eta FRAPeko beste hiru kiderekin batera. Otaegi oroitzeko ekitaldia egingo dute urriaren 1ean.

Otaegi oroitzeko ekitaldia egingo dute urriaren 1ean. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
Hodei Iruretagoiena
2016ko irailaren 24a
16:11
Entzun

Urriaren 1ean egingo dute Anjel Otaegiren omenezko ekitaldia Azpeitiko (Gipuzkoa) Izarraitz pilotalekuan, 18:00etan, haren senide eta lagunek antolatuta. Otaegiren lehengusu Mertxe Urtuzagak eta Ekaitz Agirre azpeitiarrak azaldu dutenez, Zutik dirauen herria leloa aukeratu dute aurten, eta "xumea eta intimoa" izango da ekitaldia.

"Azken 40 urteetan Frantziako eta Espainiako estatuek pertsona askoren aurkako errepresioa ezkutatu eta zuritu duten bezala, gure sufrimendua ere isilarazi dute", salatu dute senideek. Haiek "egia osoaren alde" daudela adierazi dute: "Gure egiak ez dio inori bizkarrik emango". Hala, gatazkaren ondorioz oinarrizko eskubideak bortxatu zaizkien asko aitortzarik eta erreparaziorik gabe daudela salatu dute: "Oker hori zuzendu beharra dago".

"Errepikatu ez dadin"

Hori da bidea "bidegabekeriak eta mina errepikatu ez daitezen", Agirreren eta Urtuzagaren esanetan: "Guk elkarbizitza eta eskubide guztien onarpena eta gauzapena ahalbidetzen duen konponbidea nahid dugu".

Francok agindutako azken fusilamenduak izan ziren 1975eko irailaren 27koak. Urte luzetan, aitortzarik gabe egon dira biak; 2012an onartu zituen biktima gisa Eusko Legebiltzarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.