euskal herria

Gure Esku Dago jaialdia izango da asteburuan Beasainen

Ekimena aurkeztu ondoren, topaketa batekin aterako dute kalera ostiraletik igandera. Larunbatean Dantza Zati Bat erraldoia egingo dute, eta parte hartzera deitu dute. [Vimeo]http://vimeo.com/66707282[/Vimeo]

2013ko ekainaren 11
15:13
Entzun

Gure Esku Dago jaialdia ostegunean hasiko da ekimenaren aurkezpenarekin. Beasainen izango da topaketa (Gipuzkoa), eta etzi 19:00etan Igartza jauregian aurkeztuko dute Gure Esku Dago mugimendua. Igartzan sinatu zuten orain dela hiru urte hainbat eragilek Nazioen Mundua ekimenak autodeterminazioaren alde sustatutako adierazpena, eta erabakitzeko eskubidea berriz izango da protagonista Igartzan.

Ostiralean Antzizar kiroldegian euskal musikariak biltzen dituen 'Sortuko dira besteak' kontzertua izango da, eta han izango dira Eñaut Elorrieta, Petti, Mikel Urdangarin, Olatz Prat, Alex Sardui, Mixel Ducau eta Estitxu Pinatxo. 22:30ean hasiko da kontzertua.

Larunbata egun osoko jaieguna izango da. 12:30ean kale animazioa izango da, dantzari dultzainero eta joaldunekin. 14:30ean herri bazkaria izango da, eta 18:00etan Dantza Zati Bat erraldoia egingo dute. Deialdi irekia da eta parte hartu nahi duenak pausoak ikasi ditzan bideoa jarri dute sarean:

[YouTube]http://youtu.be/5rHs7IrKGcI[/YouTube]

Bada dantzari "oso trebe" direnentzako beste bertsio bat ere.

19:00etan Astoaren Kaka eta bertsolariak izango dira, eta ordu erdi geroago sagardo eta talo jana eta Patxi eta konpainiaren erromeria hasiko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.