Gure Esku Dago mugimenduaren ibilbidea, hedapena eta eragina, ekainaren 8ko giza katearen prestaketa eta erabakitzeko eskubidearen inguruko iritziak jasoko dituen dokumental bat aurkeztuko dute udazkenean, eta gaur aurrerapen bat jarri dute sarean.
Besteak beste, Juan Jose Ibarretxe eta Carlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohien, Koldo Saratxaga enpresariaren, Gaizka Aranguren kazetariaren, Garbiñe Biurrun epailearen eta Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusi ohiaren iritziak agertuko dira.