Erabakitzeko eskubidea

Gure Esku «plazak berreskuratzera» atera da 50 bat herritan

Egungo egoerari herri modura erantzuteko beharra azpimarratu du plataformak, erabakitzeko eskubidean sakonduz.

Gasteizko elkarretaratzean erakutsitako mezuak. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Iosu Alberdi.
2020ko ekainaren 7a
17:53
Entzun

COVID-19ak eragindako osasun krisiari eta krisi ekonomiko eta sozialari herri gisa erantzuteko beharra aldarrikatu du Gure Esku plataformak. Hori «Euskal Herritik» egin behar dela azpimarratu dute, subiranotasunean eta erabakitze eskubidean sakonduz. Hemen erabaki, herritarrok erabaki lelopean, 50 bat herritan ekitaldiak egin dituzte, atzo Bilbon eta Lezon (Gipuzkoa) antolatu bezala.

Gure Esku-k martxoaren 11n aurkeztu zuen Hamaika Gara ekinbidea. 23 eragilek sustatutako dinamikak erreferendum baten aldeko sinadura bilketa ere aurreikusten zuen. COVID-19ak eragindako konfinamenduak egitasmoaren planak atzeratu ditu. Neurri murriztaileak indargabetzearekin batera, ordea, «plazak berreskuratzeko» deia egin du plataformak.

Gaurko ekimenak 11:00 eta 14:00 artean egin dituzte. Horien artean jendetsuenetako bat Donostiakoa izan da. Bulebarrean elkartu diren herritarrek aldarri anitz erakusten zituzten kartelak utzi dituzte lurrean: Euskal errepublika duinaEspetxeak hustu. Gure erabakia, Osasuna ezin da negozio bat izan eta Arrazismoak legez kanpoko behar luke, besteak beste.

Gure Esku-ko bozeramaile Irati Elizaldek salatu du COVID-19aren krisiaren kudeaketan ez direla kontuan hartu herritarrak: «Alarma egoera erabili da neurri zentralizatzaileetan sakontzeko». Elizalderen esanetan, «ulertezina» da halako egoera batean sektore guztietako taldeekin kolaborazio handiago bat ez sustatu izana. Herri gisa eztabaidatu eta erabakiak hartzeko bidean «inflexio puntu bat» izan daitekeela uste du Elizaldek, «aprobetxatu» beharrekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.