Talde ekologistak salatu duenez Eugiko urtegitik datorren ura zikintzen hasi dira hainbat lantegi legea urratuz. Produktu toxikoak Arga ibaira isurtzen dituztela salatu du Gurelurrek, zikinkeria araztegira bideratu beharrean.
Toño Munilla talde ekologistako kideak azaldu duenez, Iruñeko mankomunitatearekin egindako bilera batean salatu zuten isur hodi horrek eragiten zuen kaltea: "Orduan esan genien egiten ari ziren lan guztiek ez zutela ezertarako balio, ez baitzituzten aldi berean isurbide guztiak kontrolatzen".
Oraingoan, baina, kaltea eragiten ari den hodia aurkitu dutela uste du Munillak. "Nilsa enpresak egindako hodi bat da, Iruñeko mankomunitateak egina. Konpontze lanetan aritu dira hainbat hilabetez, beraiek jakingo dute zer isuri duten handik hainbeste arrain hiltzeko", salatu du.
Gutxienez, duela hiru egun hasi zen ehunka arrain hiltzen ari den isurketa hori. Ordutik hona, oxigenoa falta da Arga ibaian eta horrek eragiten die heriotza arrainei. Besteak beste, Iruñeko udalari egotzi dio errua Gurelurrek.
Ingurumena
Gurelur: "Ziur gaude arrainen heriotza ur zikinen hodi batek eragin duela"
Arga ibaia Iruñetik pasatzen den gunean ehunka arrain agertu ziren atzo arratsaldean hilda. Gaur, isurketa eta kutsadura zerk eragin duen argitzeko laginak hartzen ari dira Guardia Zibilaren Seprona naturaren babeserako zerbitzuko hainbat kide. Gurelur talde ekologistak, argi du nor den milaka arrainen heriotzaren erantzule nagusia: "Gu ziur gaude arrainen heriotza ur zikinen hodi batek eragin duela".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu