euskal heRRIA

Gurpilak eta edukiontzi bat erre dituzte Gasteizen burua estalitako hainbat lagunek

2011ko martxoaren 3a
12:25
Entzun

Burua estalita zuten hainbat lagunek gurpil batzuk eta edukiontzi bat erre dituzte bart Gasteizen, Nafarroako Erregeak kalean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Honen arabera, atzo iluntzean han inguruan bertan sei lagunek torlojuak eta margo beltza bota zituzten Vital Kutxaren egoitza baten aurka.

Ertzaintzak dio gertaera horiek kale erasoak izan diren ala ez aztertzen ari dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.