Gurutze Etxeberria, Duintasuna Gipuzkoako pentsodunen plataformako presidentea eta Leire Murgialdai, Martxoaren 8ko grebaren antolatzaileetako bat izango dira Ahomentan solasaldiko protagonistak
Hona hemen, irakurgai izango denaren aurrerapen bat:
Gurutze Etxeberria:
- "Azken lan erreformaren ondorioz, eros ahalmena murriztu zaigu, eta jende asko miseriazko pentsioekin bizi da: horietatik %70 gainera, emakumeak dira. Horrek haserre handia sortu du".
- "Konpromisoak hartzeko orduan, jendea ez dago hain prest. Pixkanaka lortuko da, baina lehen esan duguna: oso jende pasiboa izan gara orokorrean, eta orain ardurak hartzea kosta egiten da".
Leire Murgialdai:
- "Martxoaren 8an, etengabe geneukan kezka bat zen zer egin emakume nagusiekin: amak greba egin nahi badu, amonak zainduko du umea. Horren alternatiba sortzeko dagoen zerbait da".
- "Erroan dagoena da emakumeok zein lan egiten ditugun, eta zeinen gutxi aitortzen diren. Horretan bat datoz feminismoa eta pentsiodunen borroka. Azkenean, zer da kapitalismoa? Zertan inbertitzen ditu energiak?".