Ruben Ortega 33 urteko Barakaldoko bizilaguna goizeko hamarretan aurkitu duten arren, ordu batzuk behar izan dituzte sorospen taldeetako kideek mendizalea Gurutzetako erietxeraino eramateko. Izan ere, eguraldi txarra zela eta, zati batean oinez eraman behar izan dute 20 bat lagunen artean, ohatila batean.
Urteberri egunean Gorbeia aldera joan eta arrakala batean erori zen mendizalea. Berak eman zuen gertatu zitzaionaren abisua sakelako telefonoaren bidez.
Deia jaso eta berehala hasi ziren Ertzaintza, DYA, Gurutze Gorria eta zauritutako mendizalea bazkide den Barakaldoko (Bizkaia) mendi elkarteko kideak gaztearen bila, baina telefono bidezko komunikazio txarraren ondorioz eta eguraldi eskasaren eraginez, herenegun zein atzoko bilaketa lanak alferrikakoak izan ziren.
Telefonobidezko komunikazio horietan belaunean zauria zuela eta kobazulo batean aterbetuta zegoela jakinarazi zien mendizaleak sorospen taldeei. Azkenean, gaur goizeko hamarrak pasatxo zirela lortu dute non zegoen aurkitzea. Zaurituta, hipotermia zantzuekin, baina kordea galdu gabe aurkitu dute.
Ruben Ortega mendizale zaildua dela jakinarazi zuten atzo Barakaldoko mendi elkarteko iturriek: Alpeetan-eta ibilitakoa dela, eta Gorbeia ingurua oso ondo ezagutzen duela.
Mendia
Gurutzeko erietxera eraman dute Gorbeian galduta egon den mendizalea
Goizeko hamarrak aldera aurkitu dute herenegundik Gorbeia mendian galduta zegoen mendizale barakaldarra. Zangoan zauria dauka, hipotermia zantzuak sumatu dizkiote, baina, hala ere, bere kordean da. Topatzeko lanak ez ezik, erreskatea ere gaitza izan da: eguraldi txarrak helikopteroaren erabilera oztopatu du, eta zati handi batean, ohatila batean, oinez jaitsi behar izan dute. Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako erietxera eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu