Fiskaltzako iturriek Efe berri agentziari jakinarazi diotenez, Palentziako (Espainia) fiskalak abiatutako ikerketa jaso ostean heldu dio gaiari Bizkaikoak. Izan ere, Palentzian bizi da ustez lapurtu zuten haurraren familia.
Sendi horrek duela aste batzuk aurkeztu zuen salaketa Espainiako Poliziaren aurrean; susmoa dute 1963an Gurutzetako ospitalean (Barakaldo, Bizkaia) jaiotako haur bat ez zela hil, nahiz eta hori esan zieten. Familiaren arabera, heriotza ziurtagiria dute, baina ez zieten lurperatzearen berri eman, ezta hori egiaztatzeko agiririk helarazi ere.