Gurutzetako gaixo ilarei aurre egiteko eskatu dute
BARAKALDO. Gurutzetako ospitalean (Barakaldo, Bizkaia) azken egunetan izaten ari diren gaixo ilarei aurre egiteko eskatu dio EAJk Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari. EAJren iritzian, orain arte «ardurari ihes egiten» aritu da sailburua, eta aurreikuspenik gabe jarduteagatik sortu dira ilarak Gurutzetan. Bengoak esan du salaketak hauteskundeekin daudela lotuta. EAEko arartekoak ikerketa hasi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu