Gurutzetako larrialdi zerbitzuaren egoera ikertuko du arartekoak

Erredakzioa
Bilbo
2012ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Herenegun hainbat sindikatuk egindako salaketaren ostean, Gurutzetako erietxeko larrialdi zerbitzua (Barakaldo, Bizkaia) jendez gainezka ote dagoen ikertzeko agindudu EAEko ararteko Iñigo Lamarcak. «Hainbat bidetatik jaso dugu egoeraren berri. Esan digute gaixo askori korridoreetan kasu egin behar dietela, artatzeko guneak ospitaleratuko dituzten gaixoek hartuta baitauzkate», ohartarazi du erakundeak.

Azken asteetan hainbat aldiz sortu dira halako egoerak, eta arartekoak jakin nahi du gripe kasuetan izandako igoeraren ondorioz izaten diren «behin-behineko» egoerengatik den edo arazoa «egiturazkoa» den.Hark uste du hala badaneurriakhartu beharko direla. Ez du zehaztu, ordea, zeintzuk liratekeen neurri horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.