Leherketa Laredon

Gurutzetako ospitalean dagoen Getxoko familiaren egoera oso larria da

Laredoko eraikin batean (Kantabria, Espainia) izan zen propano leherketaren ondorioz bost bizkaitar hil eta hamabi lagun zauritu ziren atzo. Getxoko (Bizkaia) familia bereko lau kide egoera larrian eraman zituzten Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako ospitalera. Jaime Ballesteros erietxeko zuzendariak emadako azken datuen arabera, egoera larrian jarraitzen dute.

2006ko uztailaren 28a
13:28
Entzun
Senar-emazteen egoera larria dela azaldu du Ballesterosek eta lau eta zortzi urteko anai-arrebek, berriz, oso larria.

Sendagileen emandako datuen arabera, aitak erredura sakonak ditu gorputz erdian eta zailtasunak ditu arnasa hartzeko. Bere emazteak, berriz, gorputzaren %40 dauka erreta eta oraindik laguntza mekanikoa behar du arnada hartzeko. Bien egoera larria da.

Zortzi urteko neskatoak, bigarren eta hirugarren mailako erredurak ditu eta bere egoera oso larria da. Arnasa hartzeko arazoak ditu honek ere. Lau urteko mutikoak ere erredurak ditu gorputzaren %45ean, makina batek lagunduta hartzen du arnasa eta sendaketak egin dizkiote zaurietan. Datorren astean txertoak egingo dizkiote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.