Ertzaintzak 31 urteko gaixo bat atxilotu zuen atzo Gurutzetako Ospitalean, Barakaldon (Bizkaia), erretzen ari zela erizain batek errieta egin eta horri oldartzeagatik. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 12:30ean atxilotu zuten gizona, ospitaleko segurtasun zerbitzuen abixua jaso ondoren.
Herrizaingo Sailaren txostenaren arabera, gizonak erizaina iraindu eta mehatxatu egin zuen. Ertzainak iritsi zirenean gaixoa eurei ere oldartu zitzaiela jakinarazi dute, eta atxilotu egin zutela. Atxilotuak garbi du kondenen agiritegia, eta atxilotua izateko senda-agiria eman behar izan zioten medikuek. Gaur eramango dute epailearen aurrera.
EUSKAL HERRIA
Gurutzetan gaixo bat atxilotu zuten atzo, erretzen ari zela erizain batek errieta egin eta horri oldartzeagatik
Erizaina iraindu eta mehatxatu egin zuela dio Herrizaingo Sailak, eta gaur eramango dute epailearen aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu