Gurutzetan sexu erasoa egin diote gaixo bati, ustez
BARAKALDO. Pertsona ezindu bati ustez egindako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza. Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo, Bizkaia) eraso ziotela salatu du andreak. Haren arabera, gizon bat sartu zen gelan, eta ukituak egin zizkion. Erietxeko hainbat langilek oihuak entzun zituzten, eta gizona ikusi zuten gelatik ateratzen. Larunbatean gertatu zen. Gizonaren bila ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu