konponbideari begira

Gutun edo tuit bat arduradunei

Lokarrik proposamen bat egin die herritarrei: "bakea egonkortzeko aurrerapausoak" emateko eska diezaietela arduradun politikoei, idatziz. Zerrenda: Raxoi, Hollande, Lopez, Barcina, Urkullu, Etxeberria, Basagoiti, Jimenez... Hilabetean, Aieteko Adierazpenaren aldeko bost mila atxikimendu lortu ditu.

2012ko maiatzaren 15a
16:08
Entzun

Lokarri herritar sareak uste du Euskal Herrian "bakea egonkortzeko aurrerapausoak" eman behar direla, eta, hala, herritarrei eskatu die hori exijituz arduradun politikoei idazteko gutun edo tuit bat.

Proposamen zerrenda ere egin du. Alegia, hauei idazteko eskatu du: Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidenteari, François Hollande Frantziako presidenteari eta Nicolas Sarkozy presidente ohiari, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariari, Yolanda Barcina Nafarroakoari, Iñigo Urkullu EAJren EBBko buruari, Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kdieari, Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteari, Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiari, Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiari, Pello Urizar EAko idazkari nagusiari, Mikel Arana IU-Ezker Anitza taldeko koordinatzaileari, Uxue Barkos Geroa Baiko diputatuari, Oskar Matute Alternatibako bozeramaileari, Jose Miguel Nuin Nafarroako EBko koordinatzaileari eta Jose Navas EAEko EBkoari, eta Gorka Maneiro UDPko legebiltzarkideari.

Apirilaren 19an, Lokarrik abian jarri zuen Aieteko Adierazpenari buruzko atxikimendu kanpaina, eta, harrezkero, bost mila lortu ditu. "Indarkeriaren bukaera, era guztietako elkarrizketak (ETA, gobernuak, alderdi politikoak, gizartea), adostasunak eta adiskidetzea jasotzen dituen ibilbide orriaren alde egiten dute", esan du herritar sareak.

Lokarriren arabera, ETAk urriaren 20an jarduera armatua bukatu duela iragarri zuenetik Espainiako eta Frantziako gobernuek ez dute aurrerapausorik eman, ez direlako desarmatzeaz-eta harekin hitz egiten jarri. Desadostasun batzuk ere sortu direla azaldu dio: erakunde armatua desegiteaz, euskal presoez Espainiak aurkeztutako "gizarteratze" programaz, Eusko Legebiltzarreko bakerako eta elkarbizitzarako lantaldeaz...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.