Ekonomia

Gutxi, baina langabetuen kopurua igo egin da Hego Euskal Herrian

Araban eta, batik bat, Bizkaian igo dira enplegu gabe daudenak otsailean. Hala ere, alderaketa iazko otsailarekin eginez gero, 10.097 langabetu gutxiago daude aurtengoan.

2007ko martxoaren 2a
19:34
Entzun
Urtarrilean baino 31 langabetu gehiago zeuden otsailean Hego Euskal Herrian, INEM Espainiako Enplegu Institutuak emandako datuen arabera. Hala ere, probintziatik probintzia alde handiak daude langabeziak izan duen bilakaeran. Hala, Nafarroan eta Gipuzkoan otsailean gutxiago ziren langabetuak urtarrilean baino -244 gutxiago Nafarroan eta 122 Gipuzkoan-. Araban eta Bizkaian hazi da, beraz, enplegu gabe daudenen kopurua: Araban 72 gehiago dira eta Bizkaian 325.

Nolanahi ere, alderaketa iazko otsaileko datuekin eginez gero, hau da, urtebeteko epeko bilakaera aintzat hartuz gero, langabetuen kopurua dezente murriztu da Hego Euskal Herrian. Orotara, 10.092 langabe gutxiago zeuden aurtengo otsailean iazkoan baino, eta probintzia guztietan joera bera izan da. Zehazki, Nafarroan iazbaino 1.198 langabe gutxiago zeuden, Araban 950 gutxiago, Gipuzkoan 1.489 gutxiago eta Bizkaian 6.460 gutxiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.