AAM-ren kontrako epaiketa

"Gutxieneko demokratikoak lortu arte" lanean segituko duela dio Amnistiaren Aldeko Mugimenduak

Atzo bukatu zen epaiketa, eta auzipetuek balorazioa egin dute gaur. "Kontua ez da gehiago nork sufritzen duen neurtzea, sufrimendua amaitzeko borondatea nork duen baino".

2008ko ekainaren 19a
15:40
Entzun
Atzo bukatu zen Espainiako Auzitegi Nazionalean Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren (AAM) kontrako epaiketa, 27 auzipetuetatik 24 kartzelako eskatu fiskalak, baina auzipetuek gaur ere esan dute balizko zigorrak zigor AAM ez dela bukatuko. Epaiketaren balorazioa egin dute, Donostian emandako prentsaurrekoan.

Haien ustez, "jokoan ez dago 27 auzipetuen etorkizuna bakarrik, Amnistiaren Aldeko Mugimendua baita zigortu nahi dutena". "Gutxieneko demokratikoak lortu arte" lanean segituko duela esan dute, "Euskal Herriaren hitza eta erabakia lortu arte amnistiaren bidean lanean".

Juan Antonio Madariagak adierazi du "sufrimenduaren monopolioa" ez duela Espainiako Estatuak. "Hemen gatazka bat dago, eta gatazka horretan dauden alde guztiek sufritzen dute. Kontua ez da gehiago nork sufritzen duen neurtzea, sufrimendua amaitzeko borondatea nork duen baino".

Defentsako abokatuek berriz ere nabarmendu dute auzipetuen kontrako frogarik ez dagoela, eta epaiketa "politikoa" dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.