Irak

Gutxienez 11 lagun hil dituzte Bagdaden, auto bat leherrarazita

Gaur goizean auto bat leherrarazi du ekintzaile suizida batek, eta gutxienez 11 lagun hil ditu. Jende asko zebilen Bagdadeko kaleetan autoa leherrarazi duenean. Leherketak eraikin bateko fatxada bota du, eta zortzi lagun hil eta hamarnaka zauritu dira. AEBek gidatutako behin behineko gobernuaren hiru ibilgailuri ere eragin die eztandak, hiru lagun hil, eta bost zaurituz. Hildakoen artean bost atzerritarrak dira.

2004ko ekainaren 14a
16:31
Entzun
Hildakoen artean bost atzerritar daudela baieztatu du hango lehen ministro Ijad Alauik; bi Erresuma Batukoak eta dira, beste bi estatubatuarrak eta bat frantsesa.

Eztanda gertatu denean, inguruko bizilagunak joan dira eroritako eraikinaren hondakinetatik jendea ateratzera.

Autoen ingurura, berriz, dozenaka lagun joan dira, eta "Amerika Jainkoaren etsaia da" eta antzekoak esateari ekin diote. Leherketak eragindako autoak erre egin dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.