Iraken okupazioa
Gutxienez 15 lagun hil dira Faluja hiriko Polizia zentroaren aurkako eraso suizida batean
Falujako Poliziako kide izateko izena emateko ilaran zain zeuden hainbat lagunen aurkako erasoa izan da gaur goizean. Hainbat pertsona Faluja hiriko Polizia zentroaren atarian zeunden zain. Eraso suizidaren ondorioz, gutxienez hamabost lagun hil dira eta beste 30 zaurituta daude. Poliziako iturrien ustez, erasoaren helburua nagusia sunitak beldurtzea izan da Polizian izena eman ez dezaten.
Omar Ahmed tenienteak jakinarazi duenez, hildakoetako 13 polizigaiak ziren eta beste biak ofizialak. Azaldu duenez, ekintzaile suizidak polizia etxeko atarian eztandarazi du gainean zeraman lehergailua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu