Iraken okupazioa

Gutxienez 18 hilotz aurkitu dituzte Bagdaden autobus batean

Armada estatubatuarreko patruila batek Bagdad mendebaldean utzita zegoen autobus batean 18 gorpu aurkitu ditu. Guztiak gizonak ziren eta gehienak lepotik zintzilik zeuden. Poliziak bost gorpu gehiago aurkitu ditu gutxienez hiriburuko hainbat gunetan.

2006ko martxoaren 8a
10:37
Entzun
Eskuak lotuta, begiak estalita eta lepotik zintzilik edo tiro bat jota aurkitu dituzte autobuseko 18 gorpuak. Maitham Abdul-Razzaq Armada estatubatuarreko tenienteak jakinarazi duenez, guztiak gizonezkoak ziren eta bi gutxienez beste herrialde batelo arabiarrak ziren.

Ibilgailua Amariya eta Jadra auzo xiiten artean zegoen. Bi auzo horietan sunitak dira nagusi eta Bagdadeko gune arriskutsuenetako batean daude.

Hilotzak Yarmouk Ospitalera eraman dituzte eta bertan mohanad Jawas sendagileak baieztatu du bi gizon tiroz hil dituztela eta gainontzekoak jipoitu egin dituztela.

Landugabeko lur eremu batean beste lau gizonen hilotzak aurkitu ditu ondoren Poliziak. Bagdad ekialdean aurkitu dituzte, Baladiyat auzoan hain zuzen. Eskuak lotuta zituztela azaldu du Mahir Hamad Moussa kapitainak.

Kamaliya auzoan beste gorpu bat aurkitu dute, buruan bala bat zuela. Kamaliya auzoan eraso ugari izan dira azken aldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.