Sabateko —juduen egun sakratuko— otoitzaldiak egiten ari ziren bi sinagoga horietan bonba autoak lehertu direnean. Lekukoek azaldu dutenez, "gerra zelaiak" ematen zuten bi sinagoga horien atariek, odoldutako jende zauritua ikusten baitzen han eta hemen. Inguruetako erietxeei gainez egin die hainbesteko zauritu kopuruak.
Turkiako Anatolia Agentziak zabaldu duenez, Ekialdeko Zaldun Islamikoen Fronte Handiaren izenean lagun batek telefono dei bat egin du erasoa euren gain hartzeko. Atentatua egiteko arrazoia "musulmanen kontrako zapalketa geraraztea" dela esan bide du deia egin duenak.
Nolanahi ere, beste talde armatu batzuk atentatuekin zerikusia izan dezaketen ikertzen ari da Turkiako Polizia; besteak beste, Al Kaeda erasoetan nahastuta ote dagoen.
Ez da aurreneko aldia Neve Shalom sinagogari eraso egiten diotena: 1986an palestinar batek sinagogan otoitzean ari ziren 22 lagun hil zituen tiroka eta beste sei zauritu zituen.
Turkia
Gutxienez 20 lagun hil dira Istanbulen, bi sinagoga eztandarazi dituzten erasoetan
Turkiako Istanbul hiriko bi sinagoga eztandarazi dituzte, eta erasoaren ondorioz, 15 lagun hil dira, gutxienez. Zaurituak, berriz, 257 dira Turkiako agintarien arabera. Eraso egin dioten sinagogetako bat Neve Shalom da, hau da, juduek Istanbulen duten tenplu nagusia. Bestea, berriz, handik bost bat kilometrora dago. Minutu batzuren buruan gertatu dira eraso biak. Turkiako hedabideen arabera, Ekialdeko Zaldun Islamikoen Fronte Handiak egin ditu atentatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu