India

Gutxienez 21 lagun hil dira Indiako hiri santu batean izan diren hiru leherketatan

Varanasi hinduismoaren hiri santua da. Gaur hiru leherketa izan dira bata bestearen atzetik eta gutxienez 21 lagun hil dira. Zaurituak, berriz 62 izan dira eta horietako 35 oso larri ei daude albiste agentziek zabaldutako azken datuen arabera. Poliziak beste bi lehergailu indargabetu ditu hiriko errausketa labe nagusian. Antza denez, hinduismoarentzat sakratua den tenplu bat izan da erasoaren helburua.

2006ko martxoaren 7a
19:41
Entzun
Indiako agintariek seguratsuna indartu dute herrialde osoan eta premiazko bilera egiten ari dira. Oraingoz, inork ez du erasoa bere gain hartu.

Lehen bi leherketa18:15etatik 18:30era bitartean gertatu dira. Polizia batek azaldu duenez, lehen erasoa Sankat Mochantenpluan izan da jendez gainezka zegoen unean. Hamar minutu besterik ez dira pasa bigarren lehergailua zartatu den arte. Leherketa tren geltoki batean izan da. Azken eztanda ordu batzuren buruan gertatu da jendez beteta zegoen tren baten barruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.