Gutxienez 31 lagun hil dira birusarekin iragan den astean Hegoaldean

Beste 426 COVID-19 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, eta positiboen ehunekoa %3,9 da.

COVID-9arekin eri den gaixo baten lekualdatzea, Donostian. GORKA RUBIO/ FOKU
edurne begiristain
2021eko ekainaren 2a
13:06
Entzun

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi dutenez, COVID-19arekin eri ziren 31 pertsona hil ziren maiatzaren 24tik 30era, aurreko astean baino bost gehiago. Azken astean birusarekin zendu ziren kasu gehienak (27 zehazki) Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoak dira, eta beste lau Nafarroakoak. Hain justu ere, duela bi aste ez zen COVID-19arekin loturiko heriotzarik izan Nafarroan, uztailetik lehen aldiz, baina joan den astean berriro ere izan dira hildakoak herrialdean gaitzaren ondorioz.

Birusaren transmisioari dagokionez, berriro egin dute koska bat gora kasu positiboek. Bi gobernuetako osasun agintariek emandako datuen arabera, atzo 10.678 diagnostiko proba egin ziren Hego Euskal Herrian COVID-19a atzemateko, eta horien guztien %3,9k eman zuten positibo: 426k, alegia. Lurraldeka, atzo detektatutako positiboetatik 178 Bizkaian atzeman ziren; Gipuzkoakoak izan ziren 110; Nafarroan 88 zenbatu zituzten, eta Araban, 45.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.