Iraken okupazioa

Gutxienez 55 lagun hil dira atentatu suizida batean Irbilen, Iraken menpeko Kurdistanen

Ekintzaile suizida batek gorputzera itsatsita zeramatzan lehergailuak zartarazi ditu Irbil hirian, Iraken menpeko Kurdistanen. Leherketa izan den tokia poliziak erreklutatzeko zentroa eta Irakeko Alderdi Demokratikoaren egoitza da. Ondorioz, gutxienez 45 lagun hil dira eta 150 bat dira zaurituak, Irakeko Poliziak jakinarazi duenez. Beste iturri batzun arabera, hildakoak 60 dira.

2005eko maiatzaren 4a
16:49
Entzun
Agintariek eman dituzten azalpenen arabera, hildakoetako bat atentatuaren egilea bera da, eta osterantzeko guztiak ere Irakeko herritarrak dira.

Irak menpeko Kurdistanen orain dela urtebetetik izan den atentaturik odoltsuena izan da gaurkoa. Goizeko 10:00etan izan da, eta hildakoak 45etik 60 bitartean dira.

Erreklutamendu zentro hori Irakeko Alderdi Demokratikoaren egoitza ere bada, eta hango ordezkariek esan dutenez, ilaran leherrarazi du bonba suizidak. Segurtasun indarrek berehala hesitu dute lekua, eta hainbat anbulantzi joan dira bertara.

Irakeko Gobernua osatu zutenetik, erresistentziak gogortu egin ditu erasoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.