Izotz eta elur denboralea ondorio larriak eragiten ari da Europa ekialdean iragan astetik. Gutxienez 95 pertsona hil dira hotzaren ondorioz. Egoera larrienak Ukrainan eta Errumaniangertatzen ari dira.
Ostiraletik 43 lagun zendu dira Ukrainan, horietatik hamahiru asteartea eta atzo bitartean. Gainera, 723 pertsona erietxeratu dituzte, hipotermien eta izozteen ondorioz. Herritarrei aterpea emateko 1.735 gune prestatu ditu hango gobernuak. Gaur, 29 gradu zero azpitik egitea espero da han.
Hamalau dira hildakoak Errumanian. Covasna eskualdean 32 gradu zero azpitik egin ditu, eta asteburutik hainbat herri bakartuta egon dira, eta errepideak itxita. Bukaresten ere arazo ugari izan dira.
Estonian, Letonian, Lituanian Txekiar Errepublikan, Bulgarian, Mazedonian eta Polonian ere azken urteetako tenperatura baxuenak izaten ari dira. Lurralde guztietan izan dira hildakoak, eta erietxeak ere gainezka daude. Herritar askok izan dituzte osasun arazoak hotzagatik.
Istanbulen (Turkia) 87 hegaldi utzi behar izan zituzten bertan behera elurragatik atzo. Azken 33 urteetako negurik gogorrena izaten ari da han. Elurteen ondorioz, Istanbulgo gobernatzaileak jai eman zien atzo haurdun dauden funtzionarioei, baita ezintasunen bat dutenei ere.
Gutxienez 95 pertsona zendu dira Europa ekialdean hotzaren eraginez
Ukrainan dute egoera larriena, eta gaurko 29 gradu zero azpiko tenperatura espero dute inguru haietan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu