ekialde hurbila

Gutxienez bederatzi lagun hil dira Tel Aviven eraso suizida batean

Leherketa handia izan da Tel Aviveko autobus geltokitik gertu eta salbamendu taldeek emandako datuen arabera gutxienez bederatzi lagun hil dira eta 60 lagun inguru zaurituta daude. Jihad Islamikoak eta Al Aksa Martirien Brigadak bere gain hartu dute erasoa. Palestinako Gobernua gidatzen duen Hamasek adierazi duenez, erasoa "palestinarrek euren burua defendatzeko duten legezko eskubidearen zati bat da".

2006ko apirilaren 17a
19:38
Entzun
Bonba erasoa jende asko egon ohi den salerosketa gune batean izan da Tel Aviveko autobus geltokitik gertu dagoen jatetxe batean.

Ehud Olmert Israelgo lehen ministroa gobernua osatzen den egunean gertatu da erasoa. Olmertek jakinarazi duenez, Israelek "behar den bezala nola erantzun behar dugun jakingo dugu". Horrelako erasoak saihesteko euren esku dauden baliabide guztiak erabaliko dituztela azpimarratu du.

Palestinarren azken erasoa joan den martxoaren 30an izan zen Zisjordanian. Orduan ekintzaile suizida batek gainean zeraman lehergailua eztandarazi eta lau israeldar hil ziren.

Hiru lagun atxilotu ditu Israelgo Poliziak

Errepideko kontrol batean hiru palestinar atxilotu ditu Israelgo Poliziak, ustez, Tel Aviveko bonba erasoan parte hartu dutelako. Erasoan bederatzi lagun hil dira, horien artean ekintzaile suizida. Gainera 60tik gora lagun zauritu dira.

Poliziak azaldu duenez, hainbat lekuko auto bat ikusi dute erasoa gertatu den lekuan eta ondoren ibilgailua geldiarazi dute kontrol batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.