Iraken okupazioa

Gutxienez bederatzi lagun hil dituzte Bagdaden bonba auto bat leherrarazita

Gaur goziean auto bat leherrarazi dute Bagdadeko polizia-etxean. Gutxienez bederatzi lagun hil eta 55 zauritu dituzte. Hildakoetako zortzi poliziak dira, jada beraien lanpostuan zeuden poliziak. Guardia Nazionaleko komisario Adnan Qathanek esan duenez, kamioi zisterna zeraman gizon batek ibilgailua leherrarazi du komisaldegiaren atzealdean.

2004ko uztailaren 19a
12:30
Entzun
Husein Juseis komisarioak irrati batean esan duenez, berriz, hildakoak gutxienez 20 dira, etazaurituak 30 bat, haietako asko zibilak. Hala ere, erietxeetatik esan dutenez zortzi dira hildakoa.

Leherketak hiru metro sakoneko eta bost metroko diametroko zuloa egin du, eta gutxienez poliziaren 10 auto txikitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.