Gutxi gorabehera, Armadako kideen heren bat dira 600 soldadu horiek, eta duela hilabete inguru kanporatu zituzten. Harrezkero, egunero elkarretaratzeak eta protesta ekintzak egin dituzte, eta gerrilla gerrari ekiteko mehatxua ere bai.
Gaurko protestak orain arteko gogorenak izan dira: Dili hiriburuko auzo batzuetan tiroketak ere gertatu dira.
Mundua
Gutxienez bi hildako utzi ditu Ekialdeko Timorko Armadatik egotzi dituzten soldaduen erreboltak
Armadatik bidali dituztela salateko istiluak eragin dituzte ehunka soldaduk Diliko kaleetan. Iskanbila horietan gutxienez bi lagun hil dira, eta 20 inguru dira zaurituak. Lan baldintza bidegabeak salatzeko protestak egin dituzte azkenaldian Ekialdeko Timorko 600 bat soldaduk, eta guztiak egotzi egin dituzte Armadatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu