Mundua

Gutxienez bi lagun hil dira Bostonen, bi leherketaren ondorioz

Maratoian lasterka ari zirela gertatu dira leherketak, helmugatik gertu. Gutxienez bi pertsona hil eta 23 zauritu direla adierazi du Poliziak. Bideoa: leherketetako bat, helmugan. [Youtube]http://www.youtube.com/watch?v=Wiw965HOylQ[/Youtube]

2013ko apirilaren 15a
23:21
Entzun

[Youtube]http://www.youtube.com/watch?v=Wiw965HOylQ[/Youtube]

Amerikako Estatu Batuetan, Bostongo maratoiaren helmugan bi leherketa gertatu dira, eta zenbait pertsona zauriturik daude. Bostongo Polizia Departamentuak eman du datua: gutxienez bi pertsona hil eta 23 lagun zauritu dituzte.

Poliziaren arabera, etxean eginiko bonbak izan dira leherketak eragin dituztenak. Informazioa emateko eskatu du Poliziak, eta zehaztu du ez duela ikerketa lerrorik baztertzen oraingoz.

Zenbait komunikabideren arabera, hirugarren leherketa bat ere izan da, JFK liburutegian, aurreko leherketak gertatu eta ordubetera; liburutegian ez da inor zauritu, eta ez dute oraindik argitu beste leherketekin zerikusirik duen.

Helmuga inguruan jende asko odoletan zela adierazi dute lekukoek. 24.000 lasterkari baino gehiago ziren korrikari maratoian. 

Lasterketa abiatu eta irabazleak helmuga gurutzatu zuela hiru ordu joanak ziren leherketak gertatu direnean; 14:50 ziren Bostonen.

Helmuga ondoan gertatu da leherketa, hotel baten aldamenean. Bigarren leherketa handik hamabost segundo eskasera gertatu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.