Iraken okupazioa

Gutxienez hamar lagun hil dira Kirkuken, bonba-auto bat lehertzean

Ekintzaile suizida batek bonba-auto bat lehertarazi du Kirkuken, Iraken mendeko Kurdistanen, eta, ondorioz, hamar lagun hil dira gutxienez. Kirkukeko polizietxearen atarian izan da atentatua, eta hildakoetako gehienak poliziak dira.

2004ko otsailaren 23a
13:22
Entzun
Poliziako iturrien arabera, beste 40 bat lagun zauritu ditu leherketak. Azken aldian, AEBek eta haren inguruko koalizioak eratutako Irakeko Polizia berria da erresistentziaren eraso gehienen jomuga.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.