Hegazkin bat bidetik irten egin da Moskuko Vnukovo aireportuan lurreratzen ari zela, eta su hartu du. RIA Novosti Errusiako berri agentziak eman du gertakariaren berri. 210 pertsona eramateko lekua du hegazkinak.
Gutxienez lau pertsona hil direla baieztatu du Errusiako Barne Ministerioak. Red Wings konpainiakoa da hegazkina, eta Txekiar Errepublikatik atera da.