Leherketa
Gutxienez pertsona bat hil da Mulhouseko Kimika Eskolako eztandan
Mulhouseko (Frantzia ipar-mendebaldea) Goi Mailako Kimika Eskolan leherketa handi bat gertatu da gaur eguerdian, eta, gutxienez, pertsona bat hil du, eta hogei bat desagertuta daude. Eztanda zerk eragin duen argitzeke dago. Kimika Eskolako eraikina txiki-txiki eginda geratu da.
Lekukoen arabera, leherketa oso handia izan da, eta bi kilometroko distantziara ere entzun da. Zehazki zenbat lagun zauritu diren argitzeke dago oraindik. Unibertsitateko iturrien arabera, zauritu arinak asko dira, eta, gainera, badago gutxienez zauritu larri bat. Mulhouseko erietxetik jakinarazi dute langile guztiei berehala ospitalera joateko deitu dietela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu