Gutxienez sei lagun hil dira Egeo itsasoan, Greziarako bidean

2016ko urtarrilaren 27a
13:26
Entzun

Itsas zaindariek jakinarazi dutenez, errefuxiatu ugari zeramatzan ontzi bat hondoratu da Egeo itsasoan, Greziako Kos irlatik gertu, eta gutxienez sei lagun ito dira; tartean, adingabe bat.

Bizirik irten denetako batek abisua emanda abiatu dituzte erreskate lanak. Haren esanetan, hamar bat lagun zihoazen ontzian. Larrialdi taldeek hiru gizon, bi emakume eta haur baten gorpuak atera dituzte uretatik.

Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak jakinarazitako azken datuen arabera, 45.000 migratzaile iritsi dira aurten Greziara itsasoz; iazko urtarril osoan baino 31 aldiz gehiago. Skai telebistan eginiko adierazpenetan, Greziako Migrazio ministro Ianis Muzalasek Turkiako Gobernua kritikatu du, hari aurpegiratuz ezer ez egitea migratzaileak itsasora daitezen saihesteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.