ekialde hurbila

Gutxienez sei palestinar, gehienak haurrak, hil ditu Israelek itsas eraso batean

Sei palestinar hil eta beste 30 zauritu ditu Israelgo Itsas Armadak Gazaren aurkako eraso batean. Lekukoen arabera, Israelgo Itsas Armadak gutxienez hiru aldiz bonbardatu du Gaza iparraldean dagoen Beit Lahiako hondartza. Hildako gehienak haurrak direla gaineratu dute.

2006ko ekainaren 9a
19:04
Entzun
Ostirala atseden eguna da musulmanentzat. Erasoa izan den unean ehunka lagun zeuden bertan. Beldur dira datozen orduetan hildakoen kopuruak gora egin dezakeelako. Lekukoek adierazi dutenez, hildako gehienak haurrak dira. Bonbardaketa hasi den unean hondartzan jolasean ari ziren haurrak, hain zuzen.

Isralego Armadak erasoa baieztatu du. Hala ere, azaldu du ustezko ekintzaileek koheteak jaurti ohi dituzten gune baten aurkako erasoa izan dela eta erasoaren ondorioak ikertzen ari direla.

Mahmud Abbas PANeko presidenteak gaitzetsi egin du Isralego Armadak egindako erasoa.

Baina ez da hau izan Israelgo Armadak gaur egin duen eraso bakarra. Herri Erresistentziaren Komiteko hiru lagun hil dituzte Gazaren aurkako beste bi erasotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.