"Benetako demokrazia" aldarrikatzen zutenek Madrilgo Puerta del Sol okupatu zutela urtebete bete den egunean, Espainiako Poliziak gutxienez zortzi lagun atxilotu ditu, Efe berri agentziaren arabera. Polizia iturriek azaldu dute plazaren ondoko kaleetan izan direla atxiloketak, ehun bat lagun jarrera "oso bortitzean" polizien aurka botilak eta bestelakoak jaurtitzen hasi ostean.
Desordena publikoa, erresistentzia eta desobedientzia leporatzen diete atxilotuei. Horrez gain, Poliziak jakinarazi du hiru lagun arin zauritu direla; horietako bi poliziak dira.
Plaza horretan bilduta dauden hirugarren gaua izan da gaurkoa, eta, guztira, 27 lagun atxilotu dituzte jada —hemezortzi lehen egunean, eta bat bigarren egunean—.