Irak

Gutxienez zortzi lagun hil dira Bagdaden bonba auto batek eztanda egin ostean

Zortzi lagun hil eta 21 zauritu dira gutxienez Bagdadeko meskita sunita baten ondoan bonba auto batek eztanda egin ostean.

2006ko otsailaren 10a
15:28
Entzun
Polizia iturriek emandako azken datuen arabera, zortzi pertsona hil dira eta beste 21 zaurituta daude Irakeko hiriburuko meskita suni baten ondoan bonba auto batek eztanda egin ostean. Irakeko Poliziako komandante Salam Sahabak ziurtatu duenez autoak fededunak Al-Iskan meskita sunitara zihoazenean egin du eztanda.

Hasiera batean bestelako datuak aipatu dituzte: "Leherketaren ondorioz hamar lagun baino gehiago hil dira eta 40 zaurituta daude", zehaztu du Sahabak lehen unean. Hala ere, azkenengo datuek diotenez, zortzi lagun hil dira eta 21 dira zaurituak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.