Orain 25 urte Araba, Bizkaiko eta Gipuzkoarako onartu zen Gernikako Estatutua "orduan herriak behar zuena" zela esan du gaur EAko presidente ohi Carlos Garaikoetxeak, ETB2ko El Punto saioan egin dioten elkarrizketan. Orduan beste garai bat zela azpimarratu du, eta garai hartako "eraikina ez erortzeko oinarrizko gutxiengo bat" zela. Hala ere, lurraldetasunaren auzia ez zela ondo konpondu onartu du, naiz eta orduan egin zitekeen guztia egin zutela azpimarratu.
Beto eskubidea gorde nahian
Estatutu Berrirako Proposamenaren eztabaidan, gutxiengoan daduenak beto eskubidea gorde nahian dabiltzala azpimarratu du Garaikoetxeak. "Gutxiengoan dauden alderdiek ez dute jolastu nahi. Gutxiengoa kontsentsua eskatzen ari direnean, beto eskubidea eskatzen ari da. Badakite kontsentsua ezin dela lortu, naiz eta guztiz desiragarria den. Baina, kontsentsua ez dagoenean, gehiengoak onartzen du. Badakite gehiegoaz onartzen bada, galdu egingo dutela, eta orduan kontsentsua eskatzen dute. Plana ez onartzea lortu nahi dute, gehiengoarekin onartu beharrean".
Hala ere, Garaikoetxeak Estatutu Berrirako Proposamena onartuko dela uste du. Legegintzaldi honetan ez bada hurrengoetan.
Politika
Gutxiengoan daudenek 'Ibarretxeren planaren' beto eskubidea gorde nahi dutela dio Garaikoetxeak
Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamena onartzeko adostasuna eskatzen dutenak, tranpatan ari direla uste du EAko presidente ohi Carlos Garaikoetxeak. Izan ere, bere ustetan, adostasuna eskatzen dutenek badakite kontsentsu hori ez dela posible, eta horrekin, beto eskubidea gorde nahi dute. Hala ere, 'Ibarretxeren plana' onartuko dela uste du Garaikoetxeak, legegintzaldi honetan ez bada hurrengoan. Orain 25 urte Gernikako Estatutua onartu zenean, garai hartan egin zitekeen onena egin zutela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu