Irudia. Donostia

GUZTIA PREST DUTE LILATOIRAKO

2012ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Martxoaren 4an korrituko da Donostian emakumeen Lilatoi lasterketa. Antolatzaileek prest dute dena. Ohi bezala, lasterketak bost kilometro izango ditu, eta Bulevarretik abiatuko da. Dagoeneko1.100 emakumek eman dute parte hartzeko izena, eta 2.100 korrikalarira iristea espero dute. Izena emateak 10 euroko kostua du —9 euro, txip horia izanda—. Lilaton. org webgunean eman daiteke izena, edo hilaren 27 eta 28an Emakumeen etxean jarriko duten laguntzarako gunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.