EAEko Auzitegi Nagusiak akusatuen aulkian eseraraziko duen arren, "guztiekin" hizketan jarraituko duela berretsi du Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak. Auzitegiak epaitu egingo dutela iragarri eta ordu batzuren buruan egin ditu adierazpen horiek, Mexikon, han baita bisita ofizialean. "Guztiekin hitzeginez politika egiteko konpromisoa hartu nuen euskal gizartearekin, eta bete egingo dut", azpimarratu du.
Hain zuzen ere, hitzegitea delitutzat hartzea "izugarrikeria" dela iritzi dio. "XXI. mendean, Europan, hitzegitea delitutzat hartzea benetako izugarrikeria iruditzen zait, monstruokeria".
Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusia jeltzaleak, berriz, lehendakaria epaitzearen kontra mobilizazioak izango direla iragarri du, "duintasunaren alde eta lotsa demokratikoagatik".
Batasuneko buruzagiekin bilera egiteagatik epaituko dute Ibarretxe. Halaber, Patxi Lopez eta Rodolfo Ares PSE-EEko buruzagiak epaituko dituzte auzi berean, eta baita Arnaldo Otegi, Rufi Etxeberria, Pernando Barrena, Juan Joxe Petrikorena eta Olatz Dañobeitia ezker abertzaleko kideak ere.
Politika
"Guztiekin" mintzatzen jarraituko duela berretsi du Ibarretxek
Hitzegitea delitutzat hartzea "izugarrikeria" dela iritzi dio. Jaurlaritzako lehendakaria epaitzearen kontra mobilizazioak egingo direla iragarri du Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu