Euskara

'Guztion indarrez, Euskal Herri euskalduna eraiki!' lelopean manifestazioa egin dute Ziburun

Euskal Herrian Euskarazek antolatu du ekimena. "Euskararen arloan ezin da onartu beste iruzur edo sasialdaketarik".

2008ko martxoaren 1a
19:10
Entzun
Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak manifestazioa deitu du gaurko (17:30) Ziburun (Lapurdi), Guztion indarrez, Euskal Herri euskalduna eraiki! leloa lau haizeetara zabaldu nahian eta indarrak batzeko asmoz. Hainbat lagun bildu dira.

"Euskararen arloan ezin da onartu beste iruzur edo sasialdaketarik", diote Eulate Zilonizaurrekoetxea eta Yves Matxikote EHEko kideak. Egungo hizkuntz politikek ematen duten fruituarekin kritiko dira. Protestarako motiboak egunero aurkitzen dituzte. "Ezin gara euskaraz bizi, milaka traba, muga eta ukazio ditugulako euskaldun izateko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.