Guztiz itzali dute joan den ostegunean Soraurenen piztutako sutea
Erabat itzalita dago sua Soraurenen (Ezkabarte, Nafarroa). Ostegun arratsaldean piztu zen sutea, eta hurrengo goizerako kontrolpean zeukaten. Hala ere, Nafarroako larrialdi agentziak jakinarazi du atzo lortu zutela guztiz itzaltzea; hamalau hektarea inguru erre ditu suak. Soraurenekoa ez da izan azken asteko sute bakarra. Ulia mendian (Donostia), ostiralean piztu zen beste bat, eta hamar hektarea erre zituen. Sutea norbaitek eragin duela pentsatzeko datu nahikoak badaudela uste du Eguzki talde ekologistak. Ia ordu berean, bi tokitan piztu zen sua. Talde horrek erantsi du zerikusia izan dezakeela leku horretan orain berri ehiza debekatu izanak. Ikerketa gehiago eskatu ditu taldeak, sua piztu zutenak atzemateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu