Euskara

HABEk 10,9 milioi euro emango dizkie EAEko udal euskaltegiei

2008ko urriaren 7a
17:55
Entzun
Gaur Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak onartu duenez, HABEk (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) 2008-2009 ikasturterako 10,9 milioi euro emango dizkie Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udal euskaltegiei.

Diru kopuru horri, euskaltegiek ikasleei kobratzen dizkien matrikulak eta ikasleei Jaurlaritzak zuzentzen dizkien diru laguntza zuzenak gehituko zaizkie, azken horiek ikasturte bukaeran eta emaitzen araberakoak.

Aurreko ikasturtean EAEko 39 udal euskaltegietan 10.500 heldu aritu ziren euskara ikasten edo hobetzen, Jaurlaritzako Kultura Sailaren arabera. 304 irakasle aritu ziren lanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.