Irudia. Bardea
HABIA FOSILIK ZAHARRENA
Bardean (Nafarroa) munduko habia fosilik zaharrena aurkitu dutela ondorioztatu dute hainbat geologok; tartean EHUkoak. Fosila herritar batek aurkitu zuen 2004an, lanean ari zela, eta geologoei abisatu zien. Bertan arrautza bat aurkitu dute, eta oskol zati batzuk ere bai. Geologoen arabera, egungo flamenkoaren aurreko espeziearen (duela 18 milioi urtekoa) habia bat dela esan daiteke, oskolen ezaugarriek, habia hartzen duen harkaitzaren azterketak eta hezur puskak egoteak ematen dute horretarako bidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu