Juan Jose Haedo (Saxo Bank) izan da gaur Tirreno Adriatikoko hirugarren etapako irabazlea, esprintean. Tyler Farrar sartu da bigarren. Terranuova-Bracciolini artean korritu dute saioa —189 kilometro—.
Daniel Sesma (Euskaltel-Euskadi) izan da beste protagonista bat: hasieran ihes egin du, eta helmugarako 31 kilometro falta zirela harrapatu dute.
Farrarrek segitzen du lider.
Bihar izango da laugarren etapa: Narni-Chieti, 240 kilometro.