Segi borrokan, Segi antolakuntzan jartzen zuen elastikoak zituzten bost gazte kateatu dira gaur eguerdian A-8 errepideko Zarauzko (Gipuzkoa) ordainlekuan, Bilborako noranzkoan trafikoa etenez. Beste 50 bat gaztek errepide bazterretik egin dute bat protestarekin, eta elastikoetako lelo bera jartzen zuen pankarta zabaldu dute.. Haika-Segi auziko epaia datorren astean emango duela Espainiako Auzitegi Gorenak eta zigortzailea izan daitekeela salatu nahi izan dute ekintza horren bidez.
Ertzaintza laster joan daprotesta egiten ari ziren lekura, eta atxilotu egin ditu kateatuta zeuden bost lagunak, eta N-634 errepidetik bideratu dute trafikoa errepidea libre utzi duten arte.
Protestan parte hartu duten gazteek agertu dute errepidea eten aurretik segurtasun neurri guztiak hartu dituztela istripurik gertatu ez dadin; besteak beste, triangeluak jarri dituztela trafikoa gerarazteko, eta ondoren kateatu direla.
Politika
'Haika-Segi auziko' balizko zigorra salatzeko A-8a moztu duten bost lagun atxilotu dituzte Zarautzen
Ordainlekuaren parean kateatu egin dira bost lagun horiek, Bilborako noranzkoan trafikoa eragotziz. Beste 50 bat gaztek ere parte hartu dute protestan, baina errepide bazterretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu