Politika

'Haika-Segi' auziko epaiarekin ez dagoela ados adierazi du Garzonek

Espainiako Auzitegi Nazionalak 'Haika-Segi auzian' emandako epaiarekin ez datorrela bat agertu du Baltasar Garzon auziaren instrukzioa egin zuen epaileak; areago, bere tesiari eutsiz Jarrai, Haika eta Segi ETAren parte, eta, beraz, "erakunde terrorista" direla berretsi du. Kasua epaitu zuen Auzitegi Nazionaleko Penaleko laugarren atalak, ordea, gazte erakunde horiek legez kontrakoak bai, baina "terroristak" zirela ukatu zuen.

2005eko ekainaren 27a
16:50
Entzun
Kale indarkeria ETAk gidatzen duela esan du Garzonek, "erakunde armatuaren estrategia terroristaren parte" dela. Ondorioz, Jarrai, Haika eta Segi erakundeak ETAren zati eta "erakunde terroristak" direla argudiatu du.

El Escorialeko (Madril) uda ikastaroetan egin ditu adierazpen horiek Garzonek, Tortura eta terrorismoa izeneko ikastaroaren inaugurazio ekitaldian egin ditu. Bera da ikastaro horren zuzendaria. Gainerakoan, Auzitegi Nazionaletik eszendentzia hartuta AEBetan da Garzon, eta ikastaroa dela bide joan da Espainiara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.