'Haika-Segi auziko' zigorra beren kontrakoa ez ezik, "proiektu politiko jakin baten aurkakoa" dela diote zigortuek

Bilatze eta atxilotze agindupean diren Olatz Dañobeitiari eta Ibon Meñikari egindako elkarrizketa plazaratu du =l Gara==http://www.gara.net=l-k.

2007ko otsailaren 2a
18:11
Entzun
Dañobeitiak eta Menikak argi dute Jarrai, Haika eta Segi erakunde "terroristatzat" jotzen dituen epaia, eta, halaber, eurei 6 urteko espetxe zigorra ezartzen diena epai politikoa dela. Elkarrizketan agertzen dutenez, beren auziareneta tankera bereko beste auzi politikoen bidez Espainiako Estatuaren asmoa izan da "independentziaren eta sozialismoaren aldeko proiektu politikoa" zigortzea, "Euskal Herriaren aldeko apostua egin duten pertsona eta kolektiboen aurka jotzea".

Ildo horretatik, Espainiako Auzitegi Gorenak berentzako emandako epaia beste auzi politikoetarako aurrekari nabarmena dela ohartarazi dute, eta Fiskal Nagusiaren bulkadaz —"Gobernuaren mende dagoena"— gauzatu dela.

Nolanahi ere, pozik agertu dira beren kontrako zigorrari gazteek, eta,oro har, gizarteak emandako erantzunarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.