Haimar Arozena (Zarautz) presoa libre gelditu da gaur, Frantziako Justiziak jarritako zigorra bete ondoren. Ez dute, baina, han laga aske. Izan ere, Madrilerako hegazkin batean sartu dute 11:45ean, eta Espainiako hiriburura iristean utzi dute aske. Espainiaren esku gelditzeko arriskua zuela-eta abenduaren 24an gose grebari ekin zion.
Gaur 21:00ak aldera helduko da Zarautzera Arozena, eta herritarrek lehen ongi-etorria egingo diote.
2007ko otsailean atxilotu zuten Frantzian, ETArekin lotuta, eta Parisko Auzitegiak bost urteko espetxe zigorra jarri zion.
euskal presoak
Haimar Arozena aske geratu da, Frantziak Espainiara bidali ondotik
Frantziako zigorra bete ostean, Madrilera bidali dute hegazkinean, eta Espainiako hiriburura iristean libre laga dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu