Haimar Arozena Eizagirre ETAko ustezko kidea kartzelan sartu dute, Parisen epailearen aurrean pasatu ondoren, "helburu terrorista duen gaizkile taldeko kide izatea" egotzita. Armak edukitzea, matrikula eta dokumentazio faltsuak izatea eta lapurtutako autoa izatea ere leporatu dizkiote. Hain zuzen, Parisko espetxe batera bidali dute: Fleury-Merogisera.
Zarauztarra da Arozena (27 urte) eta astelehenean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Aurec-sur-Loire herrian, antza furgoneta baten barruan lo zegoela.
Zarautzen hura aske uzteko hainbat mobilizazio egin dituzte egun hauetan.
Atxiloketa
Haimar Arozena kartzelan sartu dute
"Helburu terrorista duen gaizkile taldeko kide izatea" leporatu diote eta Fleury-Merogis espetxera bidali dute. ETAko ustezko kidea astelehenean atxilotu zuen Frantziako Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu