Euskal presoak

Hainbat abokatuk bat egin dute urtarrileko manifestazioarekin

Konponbide demokratiko baten bidean,197/ 06 Doktrinaren aurrean jarritako helegitea ebaztea eskatu dute. Urtarrilaren 7an egingo da Egin Dezagun Bidea ekimenak antolatutako mobilizazioa. 

2011ko abenduaren 23a
17:12
Entzun

Hainbat abokatuk bat egin dute Egin Dezagun Bidea mugimenduak antolatuta datorren urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazioarekin. Jadanik 100 abokatuk sinatu dute manifestua, bai Euskal Herrian, bai kanpoan.

Abokatuek desadostasuna adierazi dute euskal preso politikoek pairatzen dituzten "salbuespeneko" neurri eta legeen aurrean; eta esan dute bat datozela espetxe politika "egungo zigor, erabilpen eta mendeku klabeetatik konponbide demokratiko baten gakoetara igarotzeko" helburuarekin.

Gainera, Epaitegi Konstituzionaleko epaileei erabaki bat hartzeko eskatu diete, 197/ 06 Doktrina bezala ezagutzen den neurriaren aplikazioaren aurrean jarritako babes helegiteen inguruan. Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren aplikazioaren suspentsioaren aurka erabakia plazaratu zuen orain lau urte, eta adierazi zuen helegitea urgentziaz ebatziko zela. Abokatuek ustez, "ulertezina" da gaur egun oraindik ere epaia eman gabe jarraitzea. Izan ere, erabaki horren atzerapenak, "bizi osorako zigorra de fakto aplikatzea" ahalbidetzen duela esan dute. 

Bilbon egindako prentsaurrekoan azaldu dute Espainiako Gobernuak posible duela aldaketa legislatiborik gabe eta denbora laburrean sakabanaketarekin amaitzea, baita gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak askatzea eta zigorren 3/4ak bete dituzten presoak kaleratzea; eta hori eskatu dute. 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.